Zer dira fofutxak?


Azken egun hauetan fofutxak egin ditugu. Fofutxak goma evaz egindako panpinak dira. Hamar ordu emango dituzu panpinak egiten, gutxi gora bera. Panpin hauek egiteko gauza asko erabili ditugu: goma eva noski, bero-pistola bat goma eva erreztasun gehiagorekin tolesteko eta moldatzeko eta hotz geratzen denean  berriro ez mugitzeko, poliespanezko pilota batzuk burua eta oinak egiteko, alambreak besoak eusteko, modeloak (patroiak), pintxo morunoa modeloak edo patroiak goma evan markatzeko, egurrezko plataforma biribil bat fofutxa hor itsatzeko, artaziak goma eva edo beste gauzak ebakitzeko, kotoia eta cianoacrilato itsasgarria gauzak itsatzeko (kontuz atzamarrekin itsasgarri gogorra delako eta min asko egiten du). Fofutxek 30-35 zm.ko altuera dute bukatzen dituzunean.

Lehenengoa, burua egin behar duzu, gero oinak eta zapatak, gero enborra hankak eta besoak eta azkenik aurpegia eta xehetasunak. Hau baino lehen modeloak moztu behar dituzu, noski!!

Gaur egun fofutxak oso modan daude denden erakustokietan jartzen dituzte, arreta deitzeko asmoarekin.

Goma Eva txino-dendetan erosi ahal duzu. Zaila da fofutxa batzuk egitea baina beste batzuk errezagoak dira. Guk fofutxa errezak egin ditugu lehen aldia delako. Fofutxek gauzak eusteko, apaintzeko edo oparitzeko balio dute. Edo, nahi ba duzu (baina ez da oso ideia ona), jolasteko balio dute ere bai.

3 comentarios: